XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Kafe txorta bat hartûko dûzû.
- Ez, ez, eskerrik hanitx.
Elestan ari diren artean,
Ailandek hobeki ikusten dûtû barneko xokoak.
So bat berreiatzen dû orotarat.
Gibelean, atzea,
taulen gainean lastozko ohe bat, estalki zonbait.
Bere aitzinean, untziak oro,
zartagiña bat, bi kaxot,
zorzea bere gaztanaxalareki.
Jateko xûhûr zonbait:
Txilintxau xahakoa
Horik oro bortako gaintian ageri.
- Joaiteko pûntûa dit orai.
- Builta bat goxoa igaran dizûgû, dio artzainak.
- Bai botzik nûzû, zû ikusirik; bazizûn aspaldi!
Ailande jeikitzen da eta badoa bere bidean,
gogoan erabilten dûalarik
artzainen bizitze gogorra
hegitik igaiteko bixkar batetik bezala.
Han zolan, harlaxe batetan,
basahuntz bat hedailo.
So bat egin eta bûrûa beste aldealat ûtzûltzen dû.
- Nizan gûnetik, badakik
ez dizakeadala egin minik:
Baxa saihets ûtzirik,
Aldegainean, saiak ari dira ûngûrûkan.
Bospasei, arakeihiltin bati, lotûrik da,
tiraka eta tiraka,
puxka baten ûrratû beharrean.
Beste hainbeste, gibelean,
beren aldiaren haidûrû.
Arteka ari dira moskoka.
Ikusten dûelarik, hegalak zabal,